XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bideoa eta mikroprozesadoreaLehenengo biak,
Azkeneko saio hau Mark Willians Californiako Unibertsitateko irakaslearen ardurapean.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-Saila, E.H.U. eta
Euskararen irakaskuntzan dihardugunontzat ez dago ukatzerik hiru mintegiak interesgarri gertatzen direla; beharbada, hirugarrenak badu halako xarma berezia, gairik berriena edota ezezagunena bera bait da.
Honela, bada, beroni ekingo diogu oraingo honetan.
Ezein definizio ematea baino adierazgarriago gertatuko da pertsona batek tresneria honekin zer egin dezakeen ikustea.
Demagun, bada,
Oraingoan jarraituko dugun programak, inoiz egon ez garen hiri batera iristean, geure etxean bezala ibiltzen erakutsiko digu.
Monitorea piztuta daukagu eta errepide batean aurrera goazela ikusten dugu pantailan.
Guri komeni zaigun abiadan joan gaitezke.
Bidegurutze batera iritsi gara eta hiru aukera dauzkagu: ezkerretara, eskuinetara edo aurrera zuzen joatekoak, alegia.
Ezkerretara joan nahi dugu; beraz, tresneriari loturik dagoen arkatz bereziaz, pantailan azaltzen diren hiru puntuen artean ezkerrean dagoena ikuitu eta, berehala, ezkerreko bidera goazela ikusten dugu.
Une horretan erdiko bidea egokiagoa zela pentsatu dugu eta, atzeratzeko tekla joaz, lehengo bidegurutzean gaude berriz ere.
Orain erdiko puntua ikuitzen dugu eta aurrera goaz zuzen.
Hiri-barrenera sartu gara, eta dendak eta etxe-atariak ikusten ditugu.
Denden errotuloak eta portaleen zenbakiak irakurtzeko azkarregi goazenez gero, geldiago joateko tekla sakatu dugu eta hiriko museoa azaltzen zaigu eskuinean.
Horra sartu nahian, eskuineko puntua ikuitzen dugu arkatz bereziaz eta museorantz goaz poliki-poliki; bi ate daude: eskuinekoa pintura-aretoei dagokie eta ezkerrekoa eskulturari; guk pintura nahiago dugu eta....
Ikus dezagun bigarren eredu bat.
Oraingoa erizainak trebatzeko ikastaldiari dagokio.
Ohizko tresneriaz aparte gizairudiko maniki bat ere badugu.